XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5'g.- No hay mas autoridad que la razon en materia cientifica.

Ondo esana.

Baña ele-gaiz, la razon noberen adimenaren bidez egiztatu biar-da, ez zenbakiztija lez: bi ta bi lau dira.

Orregaitik, Arana-Goiri'k, oso zurra ta sentzunduna zalarik, gitxitan esaten eban: au olan da ta ori alan da.

Geyenetan, gauzak ondo arakaturik, esaten eban: es probable es verosimil... Eta gauza bat probable ta verosimil zala uste-ebanian, ondo adiralduta gero, beretzat arrtzen eban.

Eta orregaitik be, Sabin'ek ezeutsazan iñori euzko ta Euzkadi itzak indarrez arrerazo, bai ta bakarrik aldeztu ta zabaldu, berez arrtu gura-ebenentzako.

Beraz, zuk eta bestiak, eusko ta Euskadi itzak nasai erabilli daikezubez, baña nik jakin gura-neuke zuben ustez nundik nora datozan jakitia.

Eguzki'tik eztatozala? Nundik ete-datoz, ba?.

Eguzki z'duna ordez s'duna ixan leitekela? Zelan ori?.

Onetan Sabiñ etzan ote-oteka ibilli, argiz eta ziur baño, esanaz: egu-luz (egun`en dagola), z erazkua (modal) ta ki parte material de cosade, edo egu-z-ki (eguzki) ser de luz.

Nik itxorrkun orrei ederrto baño ederrtuago deritxot.

Zuzena ezpa-da, betor beste bat obia.

6'g.- Zu azarrtuten zara esaten Arana-Goiri beti ote-oteka ibilli zala.

Ez orrenbeste, Ormaetxea maite.

Sendopenak eta bayetz osuak be bai-ebazan egin.

Orain bertan Gandia edestillari ta elestillari ospetsubak ontzat arrtzen dauz Arana-Goiri'ren usterik geyenak, euretzat esanaz: Ellas no obstante revelan una admirable intuicion y penetracion.

Eta ganeratzen dau: Algunas teorias podran ser discutidas otras son evidentes y el negarlas sin pruebas es obcecacion e ignorancia.

Orrek dira nik eskatzen dodazanak, pruebas, ukatzen dauna, ba, egiztatu biar-dauna da.

Eta zuk, nik ikusten dodala beintzat, eztozu argibide edo prueba'rik bat be emon.

Bolchevismo, fascismo, aristocracia ta totalitarismoa'k? zer ete-dauke zer ikusi z orrekin?.

Pizka bat bidekatuta zabiltzala deritxot, eta azketsi, Nikola aizkide.

¿Arana Goiri ete-eteka ibilli zala?.

¿Eta bestiok zer bayeztu ete-dabe?.

Ezer ez, oteka ibilli baño: euzkerea ibero'en elia zala, Caucaso'tik sanskrito'tik eta abar edo-datorrala, indo-europea ta eztakit zer eta baidakit zer edo-dala, ta abar eta abar oteka utsak eta tentelkeririk asko.

Beintzat, euzko-itza ta Euzkadi itza gure Jaurlaritza'k ontzat arrtu dauz.

Euzkadi'ko Jaurlaritza eztala zuben s ederra kentzeko iñortxo diraustazu.

Eta nik derantzut: S kentzeko ez, baña bai z erabiltxeko.

Eta gure z ederra kentzeko nor ete-da iñortxo?.

Sentzuna-ete? Ba, nire sentzunak niri euzko ta Euzkadi ondo dagozala diraust, ta euska ta Euskalerria baño egokijaguak dirala uste-dot.

7'g.- Z ori politikaz sarrtu gura ixan dogula diñostazu.

¡Olakorik!.

Eta politika ori jakintasun-iturririk garbijena eztala diñozu.

¡Ze politika ta politika oste!.

Sabin aundijak Euzkadi itza sorrtu ebanian ezeban politika'rik bat be egin, euzkerea arakatu ta azterrtu baño.

Gandia jauna ezta alderdikoa, ezta aberrtzalia be, baña Arana-Goiri'ren ustiak ontzat arrtzen dauz.

8'g.- Aldizkingi onetan euzk-zale bi bakarrik dirala diñostazu, baña orretan be zuk zure opillari suba emoten dautsazu.

Nik eztaukat baserri bazterrtu onetan EUZKO-GOGOAren txorta, baña, buruz, nik iru gitxijenez gogoratzen dodaz: gixon bi ta emakume bat.

Eta iru onei zegaitik euzko ta Euzkadi erabiltzen daben itanduten badautsezu, argi ta garbi erantzungo dautzube.

Eusko ta Euskadi idazten dabenok orren argi eztot uste erantzungo dautzubenik.

Nik askori itandu dautset eta erantzuten eztabe jakin.

Eta gañera nik diñotzut izparringijak berak Euzko-Gogoa ixena daula, ta ezteritxot egoki Euzko ixena darabillan izparringi baten eusko-itza erabiltzia.

Beintzat, ori ezta iraukor ixatia.

Eta ¿zeinbat izparringik eusko-ixena ete-daben?.

Batek bez.

Ostera Euzko-Deya deritxenak lau edo bost gitxijenez.

Beste bat dago Alderdi deritxona, ta Euzko-Alderdi Jeltzaliaren Deya dala diño.

¿Alderdi Jeltzalia'rena dala, ta, beraz, politikua?.

Baña Alderditarrak sentzunik ez al-dabe?.

Eskubiderik eztabe, ala?.